Martxoak 3 Elkarteko hiru kide epaituko dituzte gaur, 2006ko gertaerak direla-eta

Iñaki SALABERRI |GARA Estatu espainoleko Auzitegi Nazionalak auzia amaitutzat eman zuen, terrorismoaren gorazarrerik egin ez zela iritzita, Ertzaintzak bestelakorik esan arren. Orain, Arabako Lurralde Auzitegian izango da epaiketa, eta hori salatzeko martxa eta elkarretaratzea antolatu dituzte gaurko. Gaur, Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteko kide diren Josu Ormaetxea, Andoni Txasko eta Aitor Fernandez de Ortega epaituko dituzte…