FMtuHjPWUA4GL17

Reconocimiento a Jacinto Lara (abogado de Martxoak 3 elkartea en la Querella Argentina)

Martxoak 3 elkarteak omenaldia egin dio Jacinto Lara abokatuari. Martxoak 3 egun adierazgarria da Gasteizen, eta urtero bezala, 1976ko egun horretako sarraskia gogoratuko dute, gertakarien 46. urteurrenean. Hainbat jarduera antolatu dituzte gertakariak gogoratzeko. Tartean, Jacinto Lara Argentinako kereilako abokatuari omenaldia egin diote, eta Kontzientziaren Kanpaiak izeneko eskultura eskaini diote.

https://twitter.com/Martxoak3/status/1498412436780732417?s=20&t=rVKHjPGXK0BhJFgJILuySQ
TRES-DE-MARZO-1

1976-2022: MARTXOAK 3

Gasteizko sarraskiaren 46. urtemugaren argazki galeriak eta bideoak/ Galerías de fotos y videos del 46º aniversario de la masacre de Vitoria-Gasteiz BIDEOA (Hamaika Telebista): Aldarrikapen eta oroitzapen eguna Gasteizen, martxoaren 3ko sarraskiaren 46. urteurrenean FOTO GALERIA 3 de marzo de 2022 (El Correo) [ARGAZKI GALERIA] (ARABAKO ALEA) 46 urte geroago, milaka lagunek Martxoaren 3ko biktimentzako…

Detalles
IMG-20201210-WA0023

MEMORIA INKLUSIBO ETA EZ PARTZIALAREN ALDE

«MEMORIA OSOA, BIZIKIDETZAREN ALDE» kanpainaren harira egindako iritzi artikulua, garai ezberdinetan Giza Eskubideen urraketak pairatu dituzten hurrengo sinatzaile hauek dituena: Gabriel Eusebio Martínez Moreno (1936an Sartagudako bi fusilaturen biloba); Jorge Pérez Jauregui (1970an poliziak hildako Roberto Perezen anaia); Jon Etxabe (apaiz errepresaliatua, torturatua, eta 1970an Burgosko prozesuan kondenatua); Mertxe Urtuzaga (Angel Otaegiren senidea, 1975ean frankismoaren azken fusilatuetako bat); Jose Luis Martínez Ocio (1976ko M3an eraildako Pedro Mari Martinezen anaia); Idoia Zabalza (1985ean torturapean hildako eta desagerrarazitako Mikel Zabalzaren arreba); Rafa Isasi (torturatua eta 1990an dispertsioaren ondorioz hildako Alfonso Isasiren anaia); Nekane Borde; (1997an Guardia Zibilak hildako Gaizka Gaztelumendiren senidea); Aitziber Berrueta (2004an polizi batek hildako Angel Berruetaren alaba), Fina Lizeranzu eta Manu Cabacas (2012an Ertzaintzak hildako Iñigo Cabacasen gurasoak).

Detalles