Herrizaingo Sailari salaketa jarri ala ez aztertzen ari dira M-3ko kideak
2006ko martxoaren 3ko liskar guztien «erantzukizun politikoa» Javier Balzari egotzi diote hiru kideek
Iñaki Larrañaga. BERRIA -Gasteiz
Herrizaingo Sailaren aurkako salaketa jarri ala ez aztertzen ari direla iragarri dute Gasteizen martxoaren 3ko manifestazioan atxilotu zituzten hiru kideek. Ertzainak 2006ko manifestazioan izandako jarreraren atzean, «arrazoi politikoak» izan zirela uste dute orain dela bi aste epaitu zituzten hiru lagunek. «Erantzukizun politikoak argitu eta atxiloketaren unean jasandako zauri larriak eta epaiketa prozesuaren gastu ekonomiko handiak» direla-eta ari dira salaketa jarri ala ez aztertzen.
Detalles