M-3ko manifestazioaren bideoak zalantzan jarri du ertzainen bertsioa

Iñaki Larrañaga. BERRIA Gasteiz

foto-pegatina-monolito-euskera.jpg2006ko martxoaren 3ko manifestazioan atxilotutako pertsonak epailearen erabakiaren zain daude

Epaiketaren gakoa izan daitekeena azaldu da, orain arte ikusi gabeko bideo bat, alegia. Irudi eta soinu hauek zalantzan jarri dute liskarretan parte hartu zuten ertzainen bertsioa. Alde batetik, aste horretan zendu ziren bi euskal presoen argazkiak kentzeko agindua megafoniaz ez zela entzun erakusten du bideoak. Eta, bestetik, Josu Ormaetxea eta Andoni Txaskok ertzainek azaldutako bortizkeriarik ez zutela erabili. Orain, erabakia Arabako Lurralde Auzitegiko epailearen esku dago.

Xehetasunak