Aurrekaria

1976ko martxoaren 3an Euskal Herriko hiriburuetariko batean, Gasteizen, langileriak inoiz jasan duen erasorik latzena jasan zuen. Greban zeuden langile batzuk eliza batean bildu ziren, orduan, espainiar polizia armatuak eliza gaseztatu zuen jendea irtenarazteko asmoz eta orduan, tiroka hasi ziren. Ondorioz, bost langile hil zituzten eta ehundik gora zauritu egon ziren.

Garai hartan ez zegoen askatasunik, ez zegoen greba egiteko eskubiderik ezta manifestazioak, bilerak, etab. egiteko eskubiderik ere, eta diktadura-erregimen gogor haren menpe (Franco hilabete batzuk lehenago hil zen), Gasteizen hainbat enpresaren babesa jaso zuen greba-mugimendu bat ari zen garatzen. Mugimendua gizartearen eta lanaren inguruko aldarrikapen batzuetan soilik zegoen oinarrituta.

 

Policías esperando a cargar en la asamblea

Batzarra

Bi hilabete luzez greban egon eta greba orokorreko bi egun igaro ondoren, martxoaren 3an geldialdi orokorreko lanaldi baterako deialdia egin zen. Geldialdiak ia langile guztien babesa jaso zuen, baita borrokan ziharduten enpresena eta elkartasunez babestu zuten beste batzuena, dendena, zerbitzuena, ikasleena, etxekoandreena eta herri guztiarena ere, oro har. Goizetik, poliziak gogor jardun zuen bilera edo manifestazioren bat egongo zela zirudien bakoitzean, benetan tiro egitera ere iritsi ziren, eta horrela eragin zituzten lehenengo zaurituak.

Arratsaldeko bostetarako Zaramaga auzoko Asisko San Frantzisko elizan informazio-bilera orokor bat egiteko deia egin zuten, bertan bildu ohi baitziren borrokan ziharduten enpresen Ordezkaritza Batzordeak azken albisteen berri emateko.

 

Obreros a las puertas de la iglesia

Erasoa

Poliziak “nahita” itxaron zuen elizan 5.000 pertsona inguru bildu ziren arte, eta kanpoan geratu ziren (haiek ere 5.000 inguru ziren), eta orduan, eliza husteko agindu zuten. Bertan bildutakoek, irtetean jo eta kolpatuko zituztelakoan, ez zuten elizatik irten nahi izan. Azpimarratzekoa da tenpluak Konkordatuaren babespean zeudela eta ondorioz, Indar Armatuek ezin zutela tenpluetara sartu ezta bertan jardun ere premia handia egon ezean.

Jendea irtenarazteko asmoz, poliziak gas negar-eragileekin eta istiluen kontrako materialarekin eraso egin zuen eta ondorioz, bertan bilduta zeuden pertsonak izututa eta itota ihesi atera ziren. Orduan, polizia kolpeka eta tiroka hasi zen bereizketarik egin gabe, bai ihesi atera ziren pertsonen kontra, baita jendea infernu hartatik irten ahal izateko kanpotik poliziaren arreta deitzen ari zirenen kontra ere.

 

Impactos de bala en los portales cercanos

Hildakoak

Bost langile hil zituzten eta gutxi gorabehera ehun zauritu egon ziren, asko larriki zaurituta, gainera. Polizia asko harro zeuden mila tiro baino gehiago egin izanaz, sarraski hura eragin izanaz eta historiako jipoirik handienean parte hartu izanaz. Grabazioak poliziaren kateko FM frekuentziaren bitartez jaso ziren eta gaur egun ere gordeta daude.

Hasieran, tiroen eta erasoen ondorioz hildakoei nahiz zaurituei arreta eskaintzean egin ziren ospitaleko parteen ondorioz, aldez aurretiko diligentziak ireki zituzten. Irekita jarraitzen zuten sumarioak hainbat epaitegi eta auzitegitik igaro ondoren, azkenean, jurisdikzio militarraren barruan geratu ziren, eta orduan, gertakizunak berez gizahilketa zirela onartu zuten arren, ekintzak pertsona jakin batzuei leporatzeko adina arrazoi ez zegoela esanez, kasuak artxibatzeko autoa eman zen. Estatuari erantzukizun zibilagatik aurkeztutako erreklamazioek ere ez zuten erantzunik jaso.

 

La palabra Justicia escrita con la sangre de uno de los asesinados