{"id":1668,"date":"2009-07-22T13:11:03","date_gmt":"2009-07-22T12:11:03","guid":{"rendered":"https:\/\/www.martxoak3.org\/blog\/?p=1668"},"modified":"2014-03-24T12:45:57","modified_gmt":"2014-03-24T11:45:57","slug":"la-asociacion-del-3-de-marzo-ve-crucial-el-video-en-la-sentencia-por-los-altercados","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.martxoak3.org\/eu\/la-asociacion-del-3-de-marzo-ve-crucial-el-video-en-la-sentencia-por-los-altercados\/","title":{"rendered":"Herrizaingo Sailari salaketa jarri ala ez aztertzen ari dira M-3ko kideak"},"content":{"rendered":"<p>2006ko martxoaren 3ko liskar guztien \u00aberantzukizun politikoa\u00bb Javier Balzari egotzi diote hiru kideek I\u00f1aki Larra\u00f1aga.\u00a0 BERRIA -Gasteiz Herrizaingo Sailaren aurkako salaketa jarri ala ez aztertzen ari direla iragarri dute Gasteizen martxoaren 3ko manifestazioan atxilotu zituzten hiru kideek. Ertzainak 2006ko manifestazioan izandako jarreraren atzean, \u00abarrazoi politikoak\u00bb izan zirela uste dute orain dela bi aste epaitu zituzten hiru lagunek. \u00abErantzukizun politikoak argitu eta atxiloketaren unean jasandako zauri larriak eta epaiketa prozesuaren gastu ekonomiko handiak\u00bb direla-eta ari dira salaketa jarri ala ez aztertzen.<!--more-->Neurri hori martxoaren 3ko epaiaren inguruko iritzia plazaratzearekin batera iragarri dute. Andoni Txasko eta Josu Ormaetxea errugabe jo zituen Arabako Lurralde Auzitegiak ostiralean kaleratu zuen sententziak. Horregatik, \u00abpozik\u00bb daudela jakinarazi dute auzipetuek. Hala ere, Aitor Fernandez de Ortegari 14 hilabeteko espetxe zigorra -Fiskalak 30 eskatu zituen- eta isun ekonomikoa ezarri izana ez zaiela \u00abgustatu\u00bb aitortu dute. Sententzia aztertu ondoren, Txaskoren eta Ormaetxearen errugabetasuna \u00abargi gelditu\u00bb dela azaldu du Martxoak 3 elkarteko idazkari Santiago Diaz de Espadak. 2006ko manifestazio hartan, ertzainak hainbat laguni oldartu zitzaizkien hil berri ziren bi euskal presoen argazkiak kentzeko. Epaiketan aurkeztu zen bideoak frogatu zuen Ertzaintzak ez zuela argazkiak kentzeko inolako abisurik eman, eta, hortaz, ertzainen ekintza \u00ablekuz kanpo\u00bb zegoela. Abisurik eman ez zenez, ertzainek \u00abbabes juridiko\u00bb gabe jokatu zutela erabaki zuen epaileak. Ondorioz, bi auzipetuen aurkako salaketak bertan behera utzi zituen. Epaia jakin eta berehala, egun horretako istiluen \u00aberantzukizun politikoa\u00bb 2006an Herrizaingo Saileko buru zen Javier Balzari egotzi diote. \u00abPresoen argazkiak eramatea ez badute delitutzat jo eta manifestazioaren aurretik liskarrik izan ez bazen, nork agindu zuen pilotazko gomez tirokatzea?\u00bb. Egun Herrizaingo Saileko buru den Rodolfo Aresi ere \u00abgehiago egin ez izana\u00bb leporatu diote. Epaiketaren atarian salaketak bertan behera uzteko eskaria luzatu zioten Aresi. Bideoa izan da gakoa Bideoari esker Ormaetxeak eta Txaskok ez dute zigorrik izan. Manifestazio ostean atxilotu zuten Fernandez de Ortegak, ordea, ezin izan du bere errugabetasuna frogatu. Ertzainen arabera, hesiak gurutzatu eta atxilotze unean poliziak jo zituen. Hark aldiz ukatu egin du horrelakorik egin izana. \u00abNire hitzaren eta haienaren artean dago kontua, besterik ez\u00bb. Ertzainen argitze-agiriaren eta lekukotzen arteko \u00abkontraesanak\u00bb nabarmendu zituen epaiketan haren abokatuak. Hala ere, ertzainen bertsioa ontzat jo eta \u00abdesordena publikoa, ertzainak zauritu eta iraintzea eta erresistentzia\u00bb egin izanagatik zigortu du epaileak. Beste auzipetuek Fernandez de Ortega errugabe dela berretsi dute: \u00abBideoak Txasko eta Ormaetxea zigor gabe utzi ditu. Fernandez de Ortegak ere bideoa izan balu, hura ere errugabe joko zuten\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2006ko martxoaren 3ko liskar guztien \u00aberantzukizun politikoa\u00bb Javier Balzari egotzi diote hiru kideek I\u00f1aki Larra\u00f1aga.\u00a0 BERRIA -Gasteiz Herrizaingo Sailaren aurkako salaketa jarri ala ez aztertzen ari direla iragarri dute Gasteizen martxoaren 3ko manifestazioan atxilotu zituzten hiru kideek. Ertzainak 2006ko manifestazioan izandako jarreraren atzean, \u00abarrazoi politikoak\u00bb izan zirela uste dute orain dela bi aste epaitu zituzten&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[15],"tags":[],"class_list":["post-1668","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-berriak","category-15","description-off"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.martxoak3.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1668","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.martxoak3.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.martxoak3.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.martxoak3.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.martxoak3.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1668"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.martxoak3.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1668\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1670,"href":"https:\/\/www.martxoak3.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1668\/revisions\/1670"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.martxoak3.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1668"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.martxoak3.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1668"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.martxoak3.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1668"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}