{"id":1677,"date":"2009-07-22T13:27:48","date_gmt":"2009-07-22T12:27:48","guid":{"rendered":"https:\/\/www.martxoak3.org\/blog\/?p=1677"},"modified":"2014-03-24T12:41:02","modified_gmt":"2014-03-24T11:41:02","slug":"martxoaren-3ko-kideek-erantzukizuna-balzak-eta-lakuak-dutela-esan-dute","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.martxoak3.org\/eu\/martxoaren-3ko-kideek-erantzukizuna-balzak-eta-lakuak-dutela-esan-dute\/","title":{"rendered":"Martxoaren 3ko kideek erantzukizuna Balzak eta Lakuak dutela esan dute"},"content":{"rendered":"<p><a title=\"\" href=\"https:\/\/www.martxoak3.org\/wp-content\/uploads\/2009\/07\/gara-21-julio.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-0\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft\" alt=\"gara-21-julio.jpg\" src=\"https:\/\/www.martxoak3.org\/wp-content\/uploads\/2009\/07\/gara-21-julio.thumbnail.jpg\" width=\"74\" height=\"77\" \/><\/a>Andoni Txasko, Josu Ormaetxea eta Aitor Fernandez de Ortegak, 2006ko martxoaren 3an jazotako basakeria polizialaren ondoko epaiketaren sententziaren balorazio egin zuten atzo: \u00abpolizien gezurrak eta faltsukeriak\u00bb azaleratu eta euren adierazpenak baieztatu ditu epaiak. I\u00f1aki SALABERRI | GARA 22 Julio <!--more-->Martxoaren 3ko biktimei 2006an egindako omenaldian Ertzaintzak egindako karga justifikatu nahi zuen polizia txostena gezurrez beteta dagoela agerian geratu da, lehenbizi Auzitegi Nazionalean, eta, ondoren, Arabako Lurraldeko Auzitegian, atzo nabarmendu zutenez. Lehenak akusazioak kendu zituen heinean, bigarrenak bi auzipetu absolbitu eta hirugarrena, Aitor Fernandez de Ortega, 14 hilabeteko espetxe zigorrera zigortu du, Fiskaltza espainolak eskatzen zuena baino 16 hilabete gutxiago, soilik polizien hitza kontuan harturik horretarako. Hori dela-eta, hiru prozesatuek prentsaurrekoa egin zuten atzo Gasteizen, Martxoaren 3ko sarraskia gertatu zen elizaren lokaletan. Bertan, Ertzaintzaren ustelkeria eta faltsukeria salatu zuten, izan ere, karga poliziala justifikatzeko erabilitako argudioa, euskal preso politikoen argazkiak daramatzan ikurrina edukitzea, ez baita inolako delitua, uztailaren 17ko epai irmoaren arabera. Horrez gain, Ertzaintzak ez zuela inolako abisurik eman garbi geratu zen bideo-froga eta testigantzetan, poliziak zalantzan bazeuden ere, gainerako lekukoek kontrakoa adierazi baitzuten: ez megafoniaz, ez polizia operazioaren buruak, manifestazioa geldiarazi zuenean, ez zuelako ezer esan ikurrinaren inguruan -agintedun horrek berak epaiketan aitortu zuen eran-. Gainera, hiru epaituek nabarmentzen dutenez, polizia ekimen hura oinarrizko eskubideen kontrakoa izan zelako erakusgarri da sententzia, epaiak dioenez, \u00abmanifestatzeko eskubidea etxebizitzaren bortxaezintasunaren pareko eskubidea izanik polizia ekimenak urratu egin zuen\u00bb. Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteak oso garrantzizkotzat jotzen du bideo-froga, hori eduki ezean, \u00abErtzaintzaren zein Fiskaltzaren nahia beteko baitzen\u00bb, eta Aitor Fernandez de Ortegaren kasua gogorarazi zuten, \u00abez omen dagoelako ez bideorik eta ez lekukorik; baina badaezpada, polizia basakeria salatuko zuela esan zuen andere bati mehatxu egin zioten zenbait ertzainek\u00bb. Epaiak argi utzi du hiru prozesatuetatik inork ez zuela atentaturik egin polizien aurka, txostena baliogabetuz eta lekuko bezala agertu ziren ertzainek esandakoa ere gezurra dela agerian utziz. Horri urtetan prozesatuek jasan behar izan dutena gehitzean, Txaskok adierazi zuenez, latza da: \u00abakusazio faltsuak gehi poliziengandik jaso genituen kolpe eta tratu txarrez gain, epaitegietan 15 egunean behin sinatzera joan, bi epaiketen kostuei aurre egin eta tentsio handia jasatea\u00bb. Helegitea edota salaketa jartzeko nahikoa arrazoi dute Txaskoren esanetan, \u00abbaina oraingoz abokatuekin aztertzen gabiltza aukera\u00bb. Azkenik, argi eta garbi adierazi zuten Ertzaintzak eginikoaren \u00aberantzukizuna Balzak eta hark ordezkatzen zuen gobernuak\u00bb dutela, \u00aberabakia guztiz politikoa\u00bb izan zela salatu zuten.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Andoni Txasko, Josu Ormaetxea eta Aitor Fernandez de Ortegak, 2006ko martxoaren 3an jazotako basakeria polizialaren ondoko epaiketaren sententziaren balorazio egin zuten atzo: \u00abpolizien gezurrak eta faltsukeriak\u00bb azaleratu eta euren adierazpenak baieztatu ditu epaiak. I\u00f1aki SALABERRI | GARA 22 Julio<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[15],"tags":[],"class_list":["post-1677","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-berriak","category-15","description-off"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.martxoak3.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1677","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.martxoak3.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.martxoak3.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.martxoak3.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.martxoak3.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1677"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.martxoak3.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1677\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2171,"href":"https:\/\/www.martxoak3.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1677\/revisions\/2171"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.martxoak3.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1677"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.martxoak3.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1677"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.martxoak3.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1677"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}