Nor gara?

Gasteizen 1976ko martxoaren 3ko gertakizunetan greban zeuden langileen batzar baketsu bat desegiten saiatzean, espainiar polizia armatuaren ekintza hiltzailearen ondorioz hildako edo kaltetutako pertsonek eta haien senideek osatzen dugu Elkartea.

Zer egiten dugu eta zein dira geure helburuak?

Gertakizun haiek ez dira inoiz ere epaitegietara eraman eta poliziaren txostenetan adierazten dena bertsio ofizial nagusia da, baina txosten horiek gezurrez beteta, manipulatuta eta aldatuta daude sarraskiaren erantzule politiko nahiz materialak babesteko asmoz, eta ondorioz, geure egitekoa Justizia, Egia eta Aintzatespena lortzea da.

Noiz sortu zen elkartea?

Gertakizun haien ondorioz, urtero-urtero eskatu dugu justizia egiteko, egia esateko eta erantzukizunak leporatzeko, baina ez soilik kaltetuek, baita Gasteiz osoak eta Euskal Herriak ere. Besteak beste, LAB eta ESK sindikatuen eta independentziaren aldeko eta ezkerreko alderdi euskaldunen buruzagitzek etengabe exijitzen dute hori.
Erakunde eta organismoekiko harremanak ezarri eta arintzeko organismo bat sortzea beharrezkoa zela ikusita, elkartea 1999an sortu zen. Harrezkero egin dugun lana gogorra izan da, baina pena merezi izan du eta oso lorpen garrantzitsuak erdiesten jarraitzen dugu, guztia lortu ez dugun arren.

Nola lagun dezakezu?

Irabazi asmorik gabeko elkarte bat gara. Proiekturik garrantzitsuenak bazkideen ahaleginari eta pertsona eta taldeen laguntza eskuzabalari eta jasotzen ditugun diru-laguntzei esker gauzatu ditugu.
Martxoaren 3ko gertakizunen inguruko egia ezagutu ahal izateko eta agiritegi zabal bat osatzeko interesgarritzat jotzen dituzuen agiri, argazki, ikus-entzunezko material edo material grafiko guztiari eta abarri buruzko informazio guztia bidaltzea gustatuko litzaiguke.
Hitz egin zure ezagunei WEB orrialde honi buruz eta langileek Gasteizen 1976ko martxoaren 3an jasan zuten erasoari buruz.
Salatu erantzuleak diren poliziak, politikariak, enpresak…
Zauden tokian zaudela, defendatu Askatasuna eta Justizia Soziala.

Leave a Reply