MARTXOAK 3 ELKARTEAREN BEHIN BETIKO ERANTZUNA ERAKUNDEEI:
Memoria Gara ekimenak bat egiten du Martxoak 3 elkarteko asanbladak hartutako erabakiekin.
MARTXOAK 3 ELKARTEAREN BEHIN BETIKO ERANTZUNA ERAKUNDEEI:
ONARTU egiten dugu urtarrilaren 26an jasotako behin betiko proposamen instituzionala, honako hauek jasotzen dituena: 2021eko baldintzetan adostutako hitzarmena martxan jartzea, Fundazioaren Estatutuetako 3. artikulua (helburuei buruzkoa) aldatzea eta Fundazioaren lehendakariordetzan martxoaren 3ko biktima bat izendatzea, Memoria Gara eta Martxoak 3ko Talde Eragileak proposatutako ohorezko lehendakaritzako karguaren ordez, hitzarekin baina botorik gabekoa zena.
Erabaki honek BEHIN BETIKO IZAERA du, eta, beraz, ITXITZAT JOTZEN DUGU Martxoaren 3ko Memoriala sortzeko prozesua abian jartzeari buruz urtarrilaren 13tik izan dugun negoziazioa, deiak, mezuak eta dokumentuak trukatzeko fasea.
ESKATZEN DIEGU erakundeei Martxoak 3 Memoriagunearen sorreran aurreraegin dezaten, euren borondate politikoaren esku bait dago, akordioa errespetatuz egitea.
Memoria Gara ekimenak bat egiten du Martxoak 3 elkarteko asanbladak hartutako erabakiekin.