OROITERRI. OROIMENAREN EUSKARRIAK ERAKUSKETA
Martxoak 3 elkarteak antolatuta, Gasteizko sarraskiaren 50. urteurreneko ekintzen baitan kokatzen da OROIT+HERRI >> OROITERRI izeneko erakusketa, munduko herrialde ezberdinetako memoria euskarriak biltzen dituena. “Oroitarri” hitzak pertsona edo gertaera gogoangarri bati egiten zaion arkitektura edo eskultura-lana adierazten du, eta ideia horretatik abiatuta, erakusketak gatazka eta borroka sozial ezberdinen aztarnak, testigantzak eta oroimen-materialak ekartzen ditu Gasteizera. IAK Izaskun Arrue Kulturgunean (Errementari kalea 30-32), urtarrilaren 8tik 25era OROITERRI-k herrien memoriak kaleetan eta gizarte zibilaren eskutik bizirik nola mantentzen diren erakutsiko digu, bestelako herrialdeetako esperientziak gure hirira hurbilduz, elkarren arteko ulermen eta oroimen-lana sendotzea du helburu.
IREKIERA EKITALDIA: Urtarrilaren 8a, osteguna, 19:00etan
https://iak.eus/ekitaldia/oroiterri-oroimenaren-euskarriak-erakusketa-martxoak-3-50-urteurrena/
OROITERRI. EXPOSICIÓN SOPORTES DE LA MEMORIA
Organizada por Martxoak 3 elkartea – Asociación Víctimas 3 de Marzo, OROIT+HERRI >> OROITERRI se enmarca dentro de las actividades del 50 aniversario de la masacre de Vitoria-Gasteiz. La palabra «Oroitarri» representa la obra arquitectónica o escultórica que se realiza a una persona o a un acontecimiento memorable, y a partir de esa idea, la exposición trae a Vitoria-Gasteiz testimonios, materiales y soportes de memoria de diferentes conflictos y luchas sociales. En IAK Izaskun Arrue Kulturgunea (c/ Herrería 30-32) del 8 al 25 de enero, OROITERRI nos mostrará cómo se mantienen vivas las memorias de los pueblos en las calles y de la mano de la sociedad civil, acercando experiencias de otros países a nuestra ciudad, con el objetivo de fortalecer el entendimiento mutuo.
ACTO DE APERTURA: 8 de enero, jueves, a las 19:00 h
https://iak.eus/es/ekitaldia/oroiterri-oroimenaren-euskarriak-erakusketa-martxoak-3-50-urteurrena/






