MARTXOAK 3 ELKARTEAK 1976ko ZIGORRIK GABEKO SARRASKIAN ESTATUAREN ERANTZUKIZUNA OFIZIALKI AITORTZEA ESKATZEN DU
Gasteizko udalbatzak «ESTATUA ERANTZULE» kanpaina babestu ondoren, ekimena Eusko Legebiltzarrera iritsiko da ostegun honetan Derryko (Irlanda) Igande Odoltsuaren senitartekoen ordezkaritza batek 50. urteurreneko ekitaldietan parte hartuko du aldarrikapen hori bultzatzeko 50 urte bete dira martxoaren 3ko sarraskia gertatu zenetik, Franco hil eta 100 egunera. Diktadorea duela mende erdi baino gehiago hil zen, baina frankismoa ez.…

