Gasteizko greben bideo ezezagunak aurkitu ditu Martxoak 3 elkarteak Erresuma Batuko artxibo batean
ARGIA (Zigor Olabarria Oleaga, 2025-03-10) Hiru bideo dira (albiste barruan ikusgai). Batak jasotzen du, grebak antolatzea leporatuta, Carabanchelen espetxeratu zituzten Jesús Fernandez Naves, Imanol Olabarria eta Juanjo San Sebastián langileak espetxetik atera ziren unea, 1976ko abuztuan. Beste biak Martxoak 3ko sarraskiaren bigarren urteurreneko mobilizazioarenak dira, 1978koak. Erresuma Batuko British Pathé artxibo digitalean daude ikusgai, Euskal Herriari…