M3MORIA, HERRIAREN INDARRA (2026/02/28)

Otsailak 28 Febrero: Martxoak 3ko biktimei omenaldia / Acto homenaje a las víctimas del 3 de Marzo 19:00 Europa Jauregia (Vitoria-Gasteiz) Edukiera mugatua da (721 plaza) eta, beraz, egoera ulertzea eskatzen diegu aretoa bete ondoren ekitaldira sartu ezingo direnei. Edukiera arazoa neurri batean arintzeko, alboko gela bat irekiko da, beste 450 bat lagunek ekitaldia barne-zirkuitu…

M3MORIA. ANTOLAKUNTZA. BORROKA.

 1976-2026, Gasteizko sarraskiaren 50. urtemugan MARTXOAK 3 elkarteak, ELA, LAB, STEILAS eta ESK sindikatuekin batera antolatutako ekimenen leloa «M3MORIA. ANTOLAKUNTZA. BORROKA» izango da. Materiala hemen salgai: https://shop.serigrafia.eus/denda-martxoak3-50urte/eu/ 1976ko martxoaren 3tik 50 urte betetzen dira, Arabako hiriburuan poliziak hildako bost langileak eta Basaurin eta Tarragonan protesta egin eta poliziaren errepresioaren ondorioz hil ziren bi gazteak oroitzeko…

M3MORIA ZUZENEAN: Olaia Inziarte + Izaki Gardenak + Nhil + Beat Artean (2026/03/13, Jimmy Jazz, Vitoria-Gasteiz)

Olaia Inziarte, Izaki Gardenak eta Nhil Jimmy Jazzeko agertokira igoko dira «M3moria zuzenean» jaialdian Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrena dela eta, Jimmy Jazz Aretoak martxoaren 13an hartuko du kontzertua Olaia Inziarte, Izaki Gardenak eta Nhil Jimmy Jazzeko agertokira igoko dira «M3moria zuzenean» jaialdian. Martxoaren 13an izango da, sarraskiaren 50. urteurrena gogoratzeko antolatu den programazioaren baitan.…

Martxoaren 3ko 50. urteurrenaren harira ‘Inor ez’ film laburra ondu dute

Gidoiaren jatorrizko ideia Eloi Beatorena da. Gertakarien zigorgabetasuna salatzeko asmoarekin egin dute filma. Martxoaren 3ko gertakarien zigorgabetasuna salatzeko film laburra aurkeztu dute gaur, 50. urtemuga dela eta antolatutako ekitaldien artean. Inor ez fikziozko film laburraren atzean Eloi Beato dago. Halaber, Rafa Martin, Haizea Alonso, Josean de Miguel, Ander Beato eta Maddi Gabilondo aritu dira aktore lanetan; Aitor…