Martxoak 3 elkarteak Gasteizko sarraskiaren 50. urteurreneko programazioa aurkeztu du
Datorren 2026ko martxoaren 3an 50 urte beteko dira Polizia Armatuak langileen asanblada bat Gasteizko San Frantzisko elizan erasotu zuenetik. Sarraski honek bost eraildako eta ehun bat zauritu eragin zituen. Ondoren, Gasteizko langileen sarraskia salatzeko deitutako manifestazio solidarioetan, poliziak beste bi pertsona erail zituen Tarragonan eta Basaurin. Ordutik, martxoaren 3ko biktimok bost hamarkada daramatzagu egia, justizia…





