MARTXOAK 3 ELKARTEAK “M3MORIA LERROAK LITERATURA LEHIAKETA» DEITU DU
Lanak 2026ko urtarrilaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira. Bernardo Atxagak, Amparo Lasherasek eta Juan Ibarrondok osatuko dute epaimahaia gaztelaniazko bertsioan, eta Katixa Agirrek, Iban Zalduak eta Aitor Oñatek euskarazko bertsioan. Imajinatzea boterea da, beste mundu posible batzuk irudikatzeko gaitasuna galtzen badugu nekez aldatuko dugu bizi duguna. Hori dela eta, Martxoak 3 elkarteak «1976ko Martxoak…





