MEMORIA OSOA, BIZIKIDETZAREN ALDE
2020ko abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira eta Gasteizen proiektatuta dagoen «Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentro Nazionala»-ren planteamendu diskriminatzailearen aurrean, Euskal Herriko hainbat memoria eragileak elkartu gara “MEMORIA OSOA, BIZIKIDETZAREN ALDE” kanpaina aurkezteko. Martxan da Memoria Osoa ekimen honen webgunea www.memoriaosoa.eus, bertan manifestuarekin bat egiten duten norbanako, eragile edo erakundeek euren atxikimendua emateko.