Gertakizun historiko bat azpimarratu nahi dugunean lehena eta geroa markatzen duela esaten dugu. Hori da, hain zuzen ere, martxoaren 3a izan zena. Ikus dezagun bere eragina; lehenengo irakasgaia da martxoaren 3koaren indarrak denbora historikoa bitan banatu zuela, aro berri bati ekinez. Horrek lehenaldiarekin mozketa bat dagoela adierazten digu eta eten honek eremu guztiak baldintzatu zituen: politikoak, herrikoiak eta pertsonalak.
Martxoaren 3ak estatu espainiarraren erreformaren egiazko sena begi-bistan utzi zuen, bereziki krudela gure herriarekin. Fragak bere ohiko krudelkeriarekin adierazi zuen: «Gasteizko irakasgaiarekin ikasi ez duenak, berak ikusiko du zer egiten duenÉ behin betiko ekonomikoki eta sozialki aberri handi bat egingo duguÉ hori da aberriak behar duena, aberriak exijitzen duena, eta hori da izango duguna, modu onean ala txarrean».
Ezustean baina kuraiaz beteta Arabak, Gasteiz bitartez, gure herriaren askatasunaren borrokaren aitzindaritza hartu zuen. Herriko borrokaren tamainagatik harrituta, ustez beraiena zen herrialde batean, beste behin Gasteizko sektorerik erreakzionarioenek bat egin zuten gure askatasuna eta eskubideak ukatzen dizkigutenekin. Mozketa horrek pertsona askorengan kontzientzia sozial eta nazionala piztu zuen; horrela, gertakizun horregatik estatuaren benetako izaera zein zen ikusi egin zen, bertako klase gidariaren jite naturala agerraraziz; aldi berean, jendeak jakin izan zuen nortzuk ziren lagun naturalak eta nortzuk egiazko etsaiak.
Baina ondoen erakusten duen, lehen eta gero, denboraldi berri horren egia azken 30 urteetako ibilaldia da. Edozein gertakizunen sena, martxoaren 3a izan zena, bada bere desagerpena sortu bezain pronto, baina egia ere bada ez dugula bakarrik geratu behar galeraren sentimenduarekin, gerarazgarri gerta daiteke eta. Egia da gertakizun hori guk nahi baino lehenago joan zela, hutsune larri bezain bete gabea utziz une berezi horiek bizi izan genituenon artean. Izan ere, une haietan jendeak norberaren onena ematen zuen eguneroko txanpona bilakatuz: elkartasuna; justizia, askatasuna eta berdintasuna; anaitasunaren sentimendua; demokrazia zuzena eta asanblearioa; arlo herrikoi desberdinen batasuna; kurai, adorea eta jendearen deliberamendua; etab. Beti pentsatu egin behar dugu edozein borrokak, bidezko zio batengatik denean, ondorio mugaezinak eta kontaezinak produzitzen dituela, ikusgarri batzuk eta ikusezin besteak, irauten eta iraungo dutenak gure pentsamendua joan daitekeenaz landa. Baina denboraren poderioz, ondorio kontaezin horiek gauzatzen dituztenak dira beren koherentzia eta engaiamenduarekin martxoaren 3koari borroka herrikoi eta nazionalaren zentzua ematen diotenak; horiek gabe honezkero desagertuak izango bailirateke.
Horregatik, zenbaitek gertakizun lazgarri haiek bizi izan dituztenak ahantzarazi nahi dituzte, faltsukeriaz betetako eta pozoitutako omenaldi batean, Fragaren lagunek isilarazi nahi izan zituzten bezala.Pertsona eta talde hauek beren fideltasunarekin (oroimenaren bertuteak ahazten utzi ez diguna, gure bizitzan lehena eta geroa markatu zuena), bertute horien guztien etengabeko adibidea dira eta martxoaren 3a herri mugimendua data singular bihurtzen dute.
Koldo Ortiz de Ginea
Gasteiz